Herriko ondarea ezagutzeko aukera, bisita gidatuen bidez
2026/08/05Uda sasoirako, hainbat bisita gidatu antolatu ditu Urola Turismoak eskualdean; horietako batzuk, Azpeitian. Kanpotik etorritako bisitarientzat ez ezik, interesgarriak dira azpeitiarrentzat ere, herriko ondarea gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen baitute.
Honako bisita hauek izango dira datozen egunetan:
Euskaraz:
• Abuztuak 6, 12, 20 eta 27: Loiolako santutegia (etxe santuko sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro).
• Abuztuak 29: Euskal errenazimenduko harribitxia: Bakardadeko kapera
Gazteleraz:
• Abuztuak 8, 13, 19 eta 26: Loiolako santutegia (etxe santuko sarrera 4 euro, jubilatuek 3 euro)
• Abuztuak 30: Euskal errenazimenduko harribitxia: Bakardadeko kapera
Taldeak osatzeko gutxienez lau pertsona behar dira. Kontsultatu helbide honetan ordutegiak eta geratzeko topalekuak, baita eskualdeko gainerako herrietan antolatutako bisitak ere: www.urolaturismoa.eus
