Herritarrek kontsulta dezakete M28ko Udal eta Foru hauteskundeetan mahaikide izatea egokitu zaien edo ez
2023/05/02
Gaur goizean egin da maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetarako mahaikideak zozketa bidez hautatzeko plenoa, eta herritarrek mahaian egotea egokitu zaien edo ez jakiteko aukera jarri da udalaren webgunean.
Azpeitiko udalaren webgunean (www.azpeitia.eus) NAN zenbakiaren bidez kontsultatu dezakete herritarrek mahaian tokatu zaien edo ez. Hori jakiteko erabiltzaileak bere NAN zenbakia sartu beharko du dagokion atalean eta sistemak erantzungo dio tokatu zaion ala ez, eta erantzuna baiezkoa bada, zein mahaitan egotea dagokion. Hala ere, datozen egunetan eskutitz bidez jakinaraziko zaie mahaietan egokitu zaienei.
Zalantzaren bat duten herritarrek 943 15 71 98 telefonora deitu dezakete.
Hauteskundeetako mahaietan aldaketak
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako hainbat sekzio eta mahai lekuz aldatuko dira. Hala, maiatzaren 28an ez da mahairik izango Perretxiku edo Oktogonoan eta Emakume Txokoan. Orain artean bi leku horietan bozkatzea egokitu zaienak, Udal eta Foru hauteskundeetan Izarraitz Frontoian bozkatu beharko dute; Iñaki Azpiazu kalean egindako Esklabak-Iturzulo eremuko bizilagunek ere Izarraitz pilotalekuan izango dute botatzeko aukera. Beti ere, 2023ko urtarrilaren 30a baino lehen erroldatu badira bertan.
