Itzulpen automatikoa / Machine translation

'Herriye'-k jaso du 40. Antzerki Topaketetako Ikuslearen Saria

2022/12/19
'Herriye'-k jaso du 40. Antzerki Topaketetako Ikuslearen Saria

Herriye izan da aurtengo 40. Euskal Antzerki Topaketetan ikuslegoaren gustukoena. Atzo banatu zuen Udalak saria Lehendakari gaia antzerki emanaldiaren baitan eta bertan izan ziren Joxe Agustin Orbegozo eta Milagros Etxaniz (Xanti Agirrezabala eta Gurutze Eizmendi) saria jasotzen. Egoitz Arruti zinegotziak eman zien 1.500€ko saria irabazleei, eta gogoratu zuen "ikusleek beren puntuekin" erabakitzen dutela saritua. Herriye antzezlanak "herriko antzerkigintza indartzeko, saretzeko, belaunaldi desberdinak lotzeko izugarrizko lana egin eta ilusioa piztu" duela ere gaineratu zuen. 

Saria jasotzera, antzerki obrako bi protagonista igo ziren eta saria "herriak hala eskatuta", antzerkigintzan inbertituko duleta zehaztu zuten. Horrenbestez, Herriye-k izandako arrakasta ikusita, abenduaren 28an, 17:30etan eta 20:00etan beste bi emanaldi eskaintzeko erabiliko dute sariketako dirua. Sarrerak, gaur 12:00etatik aurrera izango dira salgai, Kulutrazen webgunean.