Itzulpen automatikoa / Machine translation

Hiru parke berri, haurren gozagarri

2023/07/10
Hiru parke berri, haurren gozagarri

Azpeitiko Udalak herrian dauden 31 haur-parkeetako 3 erabat berrituko berri ditu. Etxe-alai, Balentina Agirre eta Iñaki Azpiazu auzoetako parkeak dira berritutakoak eta dagoeneko haurrek erabiltzeko eta gozatzeko prest dira.

Etxe-alai auzokoa berritu zuten lehenik, ondoren Iñaki Azpiazukoa eta pasa den astetik Balentina Agirrekoa ere irekita eta haurrek erabiltzeko prest da. Parke horiek berritzeko 151.024,09 euro inbertitu ditu udalak eta Montajes Garra SL enpresari esleitu zitzaizkion lanak, lehiaketa publiko bidez.