Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ibilgailuentzat irekita izango da Artetxe aurrea bihartik aurrera, noranzko bakarrean

2019/09/24
Ibilgailuentzat irekita izango da Artetxe aurrea bihartik aurrera, noranzko bakarrean

Alberdieneako obrak direla eta, hainbat hilabetez itxita izan da ibilgailuentzat Artzubitik Olazko Amaren plazara bitarteko bidea. Azken egunotan, ingurua atontzen aritu da Udala, oinezkoentzat gune segurua izateko, hala oinezkoentzako pasabidea egokitu eta zebrabidea pintatu dira eta bihar goizean irekiko dute berriro zati hori ibilgailuentzat. Noraznko bakarrekoa izango da, Artzubitik Olazko Amaren plazarako noranzkoa soilik izango du; eta Bustinzuriko Errebalak ere norazko bakarra izatera bueltatuko da; Plazatik Aranarakoa. Hala, Plazara, Olazko Amaren plazara, Goiko Kalera edo Errebalera ibilgailuekin sartu beharra dutenek Artzubitik egin beharko dute, eta irten Errebaletik.

Asteburutan eta jai egunetan itxi egingo da paso hori, obren aurretik bezala. Beraz, itxita izango da larunbata eguerditik astelehen goizera bitartean.