Igandean, Esteban Elizondoren emanaldiarekin emango zaio hasiera Organo Erromantikoaren zikloari Azpeitian
2020/10/02
Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran egiten den Organo Erromantikoaren XXI. Nazioarteko Zikloa abaina da. Aurtengoan, hiru kontzertu eskainiko dira Azpeitian, hirurak Loiolako basilikan. Lehena igande honetan izango da, eta Esteban Elizondok eskainiko du.
Egitaraua
Urriak 4, igandea: 20:00etan, Esteban Elizondo organista.
Urriak 11, igandea: 20:00etan, Ignacio Arakistain organista, Jon Aramendi tronpeta eta Mariatxen Urkia sopranoa.
Urriak 18, igandea: 20:00etan, Itziar Urbieta organista eta Loreto Fdez. Imaz organista. Lau eskutara eta banaka ariko dira.
