Ikasturtea bukatuta, udal udalekuetarako prest
2023/06/20
Ostiralean bukatu zen Haur eta Nerabeen Astea 'Gazteak eta Musika' ekimenarekin. Horrekin batera, bai Ludotekak eta baita Gaztelekua ere, itxi egin dira, lan-taldea Udal Udaleku irekien prestaketan murgildu delako datozen egunetan.
Udal Udaleku irekiei dagokien informazio orokorra daste honetanhelaraziko zaie WhatsApp bidez izena eman duten guztiei. Hala ere, aste honetan egingo dira guraso bilerak. HH3 eta LH6 bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bilera ekainaren 21ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean Gaztelekuan izango da; HH2ko haurren gurasoei zuzendutakoa, aldiz, ekainaren 22an, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean izango da Txiki Txoko Ludotekan.
