Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ikasturteko azken Jostorratz saioan izena eman daiteke

2023/06/08
Ikasturteko azken Jostorratz saioan izena eman daiteke

Iazko azaroan martxan jarri zen udal ludoteken bidez Jostarratz ekimena eta ekainean egingo da ikasturteko azken saioa. Bere helburua herriko haurrei zein helduei aisialdirako espazioak eskaintzea da. Horrekin batera, haur-heldu arteko harreman parekideak sortzea bilatzen du.

Azken ekintza Urrestilara bizikleta irteera izango da eta datorren astelehenean, ekainak 12, egingo da; arratsaldeko 16:00etatik 19:00tara izango da eta Betharram-eko jolastokia izango da topalekua. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da izena ematea, formulario bidez. Horretarako azken eguna ekainaren 11 izango da.

Ekintza HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dagoen arren, 5 urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute. Esandakoaz gain, beharrezkoa da lau umeko heldu batek izena ematea.