Machine translation

IMH-k eta Udalak elkarlanean antolatutako hainbat doako ikastaro emango dira Basazabalen, datozen hilabeteotan

2019/05/23
IMH-k eta Udalak elkarlanean antolatutako hainbat doako ikastaro emango dira Basazabalen, datozen hilabeteotan

Azpeitiko Udalak eta IMH makina erreminta institutuak duten hitzarmenaren baitan, datozen hilabeteotan hainbat ikastaro eskainiko dira Basazabal formazio zentroan. Guztira 8 ikastaro antolatu dira; bost uda aurretik egingo dira, eta beste hirurak udazkenean. Ikastaroak doakoak izango dira, eta izen ematea irekita dago(ikastaro bakoitza hasi baino hiru egun lehenago itxiko da) ikastaro guztietarako. Izena emateko nahikoa izango da formazioabasazabal@azpeitia.eus e-postara idatzi edo 688 845 118 telefonora deitzea. 


IKASTAROAK


HEIDENHAIN 530: Programazioa ( 40 ordu)
Data : 2019/06/03 - 2019/06/27
Egunak: Astelehenetik ostiralera 
Ordutegia: 09:00 – 11:00
Tokia: Basazabal Jauregia


TOLERANTZIAK 2. Geometrikak eta Azalekoak

G.P.S ikuspegia. Adituak ( 16 ordu)

Data: 2019/06/17 - 2019/06/28

Egunak: Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala
Ordutegia: 11:30 – 13:00
Tokia: Basazabal Jauregia

PLANOEN INTERPRETAZIOA I. Bistak eta Ebakitzeak (50 ordu)

Data: 2019/06/24 - 2019/07/17
Egunak: Astelehenetik ostiralera 
Ordutegia: 16:00 – 18:30
Tokia: Basazabal Jauregia

AM NX ( 2 1/2 eta 3 Fresagailuen Ardatza) (40 ordu)

Data: 2019/07/01 - 2019/07/22
Egunak: Astelehenetik ostiralera / de lunes a viernes
Ordutegia: 16:00 – 18:00
Tokia: Basazabal Jauregia

FANUC FRESAKETA: elkarrizketa bidezko programazioa ( 20 horas)

Data: 2019/07/08 - 2019/07/17
Egunak: Astelehenetik ostiralera / de lunes a viernes
Ordutegia:09:00 – 11:30
Tokia: Basazabal Jauregia

UDAZKENEKO ESKAINTZA 

Udazkenerako ere hiru ikastaro antolatu dituzte Udalak eta IMHk. Hala, irailean, 40 orduko Autocad ikastaroa eta planoen interpretazioen inguruko beste hi ikastaro ere antolatu dira.