Machine translation

Inaziotar Bidea ezagutarazteko egindako dokumentalak ikusteko aukera izango da asteazkenean, 18:00etan Basazabalen

2019/02/25
Inaziotar Bidea ezagutarazteko egindako dokumentalak ikusteko aukera izango da asteazkenean, 18:00etan Basazabalen

Azaroan Azpeitian aurkeztu ziren Inaziotar Bidea ezagutarazteko 'El camino Ignaciano en Euskadi' serie/dokumentaleko bi kapitulo. Aste honetan, asteazkenean, 18:00etatik hasita Basazabal Jauregian izango dira ikusgai. Doakoa izango da, baina aurrez izena ematea komeni da, aforo kontua dela eta. Izena emateko aukera Basazabaleko harreran, basazabal@azpeitia.eus helbide elektronikoan edo 688 874 861 telefono zenbakian izango da.


Dokumentalak bi zatitan bereizten da eta 50 minutuko bi ataletan banatu dute lana: Loiola eta Arantzatzu lotzen dituen Hiru Tenpluen ibilbidea egiten du Oscar Terol protagonistak lehenengoan; eta Arantzazutik Arabako Lapuebla de Labarca herrirainoko etapak, berriz, bigarren atalean.

Bisitariak erakarri eta Inaziotar Bidea sustatzeko eta ezagutarazteko serie/dokumentala da ikusgai izango dena. Antonio Cristobalek zuzendu du lana eta Oscar Terol aktorea da protagonista nagusia.

Inaziotar bidea ezagurarazteko dokumentalak Azpeitian estrenatu ziren azaroan, eta Azpeitiko emanaldi berriaren ostean, Inaziotar Bidea osatzen duten beste herrietan eskainiko da, txandaka.