Machine translation

Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko dute Sanjuandegiko festetan

2024/05/28
Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko dute Sanjuandegiko festetan

Emakumeak eta oro har herritarrak indarkeria matxistaz eta LGTBI+fobiaz kontzientziatzeko informazio gunea jarriko da Sanjuandegiko festetan; besteak beste, eraso matxisten inguruko informazio eman, kezkak argitu, aholkularitza eskaini eta laguntzeko. Indarkeria matxistarik gabeko gunearen helburua da emakumeek eta LGTBI+ kolektiboko kideek jaietan indarkeria matxistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, eta babes zein elkartasun gunea irudikatzea. Era berean, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dira.


Zehazki, maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean (ostirala eta larunbata) egongo da gunea: ostiralean, 20:00etatik 00:00etara bitartean, eta, larunbatean, 13:00etatik 15:00etara eta 20:00etatik 00:00era bitartean. Baigera II taberna aurrean kokatuko da, urtero bezala, eta gaian adituak diren profesionalak egongo dira.

Sanjuandegiko festetan, eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko dute Azpeitiko Udalak, Emakumeen Txokoak eta Emakume Mahaiak, elkarlanean. Indarkeria matxista emakumeak* eta LGBTI+ identitatedun pertsonak menderatzeko erabiltzen da. Hori dela eta, sexu indarkeriaren eta LGTBI+ fobiaren aurrean ematen diren praktika sozialen inguruan sentsibilizatzeko kanpaina jarri dute martxan. Herritarrak indarkeria matxistaren aurrean konplize ez izateko eta jarrera aktiboa hartzeko deia egin dute.

Eraso matxista gabeko gunea

Kanpaina abian jartzearekin batera, edozein erasoren aurrean arretarako telefonoak ere gogorarazi dizkie herritarrei:

- Gizarte Zerbitzuak: 943 15 72 92
- Udaltzaingoa: 092 edo 943 15 13 13
- Ertzaintza: 943 08 37 80
- Emakumeen Txokoa: 688 751 000
- Parekidetasun saila: 943 15 79 28
-Satevi (24h informazio eta arreta zerbitzua): 900 840 111