Itzulpen automatikoa / Machine translation

Irailaren 27ra arte egin daiteke matrikula udal euskaltegian

2024/09/13
Irailaren 27ra arte egin daiteke matrikula udal euskaltegian

Euskara ikasi edo hobetu nahi duten guztientzako eskaintza prest du Azpeitiko Udal Euskaltegiak. 2024-2025 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, irailaren 27ra arte. Udalaren beka sistemari esker, euskara ia doan ikas daiteke Azpeitian. Langabeek guztiz doan dituzte eskolak.


Euskaraz jakin arren, beren maila hobetu edo tituluren bat atera nahi dutenentzat, euskara ikasten hasi berri direnentzat, lehen urratsak eman nahi dituztenentzat... Herritar guztientzat moduko eskaintza osatu da. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetako tituluak prestatzeko aukera eskaintzen du euskaltegiak.

Saioak, goiz, arrats zein gauez dira, eta azken urteotako esperientzia ona ikusirik, hainbat mailatan online eskaintza ere egingo da; azken batean, euskara ikasi nahi dutenei erraztasunak emateko ahalegina egiten da. Ikastaroen edo beken inguruko informazioa euskaltegian bertan eskuratu dezakete interesa dutenek. Iaztik, egoitza berria du euskaltegiak: Perez Arregi plazan dago (lehengo Telefonicako eraikinean). Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara egoten da zabalik.