Machine translation

Iraileko plenoa egingo da bihar, 19:00etatik aurrera

2020/09/07
Iraileko plenoa egingo da bihar, 19:00etatik aurrera

 Bihar, irailak 8, 19:00etatik aurrera iraileko plenoa egingo da udaletxeko pleno aretoan. Aurrez, 18:00etan, Herritarren Gobernu Batzarra izango da. 

Plenoko gai ordena

1.- Udalbatzak 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitia Berritzen SA.k bere promozio publikoak finantzatzeko behar dituen maileguei baimena ematea.

3.- Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben konbentua izeneko eraikinaren zati bat Eusko Jaurlaritzari zuzenean ematea zuzkidura alojamenduak eraikitzeko.