Machine translation

Iraunkortasunaren inguruko tailerra, merkatarientzat nahiz herritarrentzat

2024/06/07
Iraunkortasunaren inguruko tailerra, merkatarientzat nahiz herritarrentzat

Next Generation laguntzen barruan, Azpeitiko iraunkortasunari buruzko azterlana egin du Bilibin enpresak, eta berak eskainiko du formakuntza-tailerra ere. Azoka Plazako aretoan izango da, asteazkenean (ekainak 12).


Tailerrak bi saio ditu. Horietako bat merkatarientzat eta ekoizleentzat izango da, eta 15:00etan hasiko da. Besteak beste, honako gai hauek landuko dituzte: erabilera bakarreko plastikozko ontziek duten eragina ingurumenean, lege eta arauek zer dioten erabilera bakarreko plastikoei buruz, zein alternatiba egon daitezkeen eta abar. Bigarren saioa herritar guztientzat izango da, eta 18:00etan hasiko da. Hondakinak nola saihestu, kontsumo arduratsua eta kritikoa nola sustatu, ekonomia zirkularra zer den eta zero zabor erosketak nola gauzatu izango dituzte hizpide. 

Nextfuntsak.png