Itzulpen automatikoa / Machine translation

Sansebastian bezperan eta egunean danborrada udaletxetik ikusteko zozketan eman daiteke izena

2023/01/17
Sansebastian bezperan eta egunean danborrada udaletxetik ikusteko zozketan eman daiteke izena

Duela zenbait urte jarri zen martxan herritarrek sansebastian bezperako bandera igoera udaletxetik ikusteko aukera, eta herritarren harrera ikusita. Aurten ere banderaren igoera eta jaitsiera ikusteko aukera eskainiko du Udalak. Bi zozketa egingo dira, eta herritarrek izena ematerakoan zehaztu beharko dute zein egunetan edo bietan ikusi nahi duten danborrada udaletxeko balkoitik. Asteazkena (10:00ak arte) dute horretarako aukera.

Izena ematen dutenen artean 8 bikotek izango dute egun bakoitzean balkoira igotzeko aukera. Zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943 15 70 68 telefonora deitu eta izen abizenak, zein egunetako zozketan parte hartu nahi duten eta kontakturako zenbaki bat utzi beharko dute.