wrapper

Astelehenean hasiko da DYAk, Azpeitiko Udalaren laguntzaz, lehen sorospenei buruz antolatu duen ikastaroa. Azaroko asteazkenetan, berriz, haurren zaintzaz arduratzen diren pertsonei zuzendutako saioak izango dira.

Lehen sorospenen ikastaroa

Ikastaro teoriko-praktiko izango da lehen sorospenei buruzko ikastaroa. Urriaren 23tik 27ra izango da, 18:00etatik 20:00etara, Basazabal formazio zentroan, eta lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzte parte hartzaileek. Besteak beste, egunerokotasunean aurkitu daitezkeen arrisku egoerei aurre egiten ikasiko dute, hala nola bihotz biriken suspertzea nola egin eta zauri, haustura, erredura eta beste larrialdi egoera batzuen aurrean nola jokatu.

Haurtzaroaren Astea

Azaroan, berriz, Haurtzaroaren Astea antolatuko du DYAk. Gerta daitezkeen istripu edo arazoen aurrean ager daitezkeen beldurrak galtzen laguntzea da helburua. Azpeitiko Udalaren laguntza izango du egitasmo horrek ere, eta asteazkenetan izango dira hitzaldi eta tailerrak, azaroaren 8tik aurrera, Basazabal formazio zentroan, 17:30etik 19:30era.

  • Azaroak 8: Haurrek dituzten ohiko arazoen inguruko hitzaldia. Garrantzia handirik ez duten egoeren aurrean izutzen gara askotan. Beldurrak galtzen lagunduko du hitzaldi honek, bai eta benetan kezkagarriak diren egoerak identifikatzen ere.
  • Azaroak 15: Bihotz-biriken suspertze tailerra. Edoskitzaile zein haurretai egin beharreko suspertze teknikak ikasi eta praktikatuko dira, baita itolarri egoeretan gauzatu beharreko teknikak ere.
  • Azaroak 22: Elikadura egokiaren inguruko hitzaldia. Garapen fisiko eta intelektual egoki baterako, elikadurak garrantzi handia du. Hitzaldi honetan, oinarrizko jarraibideak emango dira edoskitzaile zein eskola adinetan dauden haurrek denetik jan dezaten eta elikadura orekatua izan dezaten.
  • Azaroak 29: Haurrek jasaten dituzten ohiko istripuen aurreko lehen sorospenen inguruko hitzaldia. Etxeko txikienek izaten dituzte istripu gehien, eta istripu horiek sortzen dizkiete kezka gehien gurasoei. Hitzaldi honetan, traumatismo, zauri, erredura, kutsadura eta antzeko egoeren aurrean zer egin ikasiko da.
  • Abenduak 13: Haurtzaroko istripuen prebentzioaren inguruko hitzaldia. Haurrak ibiltzen diren inguruetan zein arrisku dauden identifikatzen ikasi nahi da saio honekin, ahal den neurrian istripuak ekiditeko: etxean, jolastokian zein kalean.

 

Eduki teorikoez gain, parte hartzaileen lekukotasunak, kontsultak eta iritziak ere landuko dira saioetan. Izen-ematea saio guztietarako egin daiteke edo egun jakin batzuetarako bakarrik.

Izen-ematea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information