Itzulpen automatikoa / Machine translation

Itzalguneekin eta esertzeko mahaiekin osatuko dute zumitzezko parkea

2024/07/18
Itzalguneekin eta esertzeko mahaiekin osatuko dute zumitzezko parkea

Urtarrilaren amaieran landatu zuten zumitzezko parkea herriko haurrek, eta parke bizi bat izanik, itxuraz aldatuz joan da hilabetez hilabete. Landareei beharrezko txukunketak egiteaz gain, ingurua bera ere osatu egingo du udalak orain. Itzalguneak jarriko ditu, eta mahaiak ere bai, jendeak eserita egoteko aukera izan dezan. Dagoeneko hasi dituzte lanak.