Itzulpen automatikoa / Machine translation

Jai giroko astea, San Martin egoitzan

2024/11/11
Jai giroko astea, San Martin egoitzan

Txupinazoa botata, gaur goizean hasi dituzte San Martin asteko ekintzak egoitzako egoiliarrek. Meza eta hamaiketakoa izan dituzte goizean, eta Nagore Alkorta alkatearen eta Leire Goenaga zinegotziaren bisita ere jaso dute. Arratsaldean, 42. Euskal Antzerki Topaketetako egitarauaren barruan, Topic taldearen Zimurrak antzezlana ikusteko aukera izango dute.


Aste osoan hainbat ekitaldi izango dira egoitzan, hala nola txokolatea eta txurroak jateko aukera, bingo berezia, toka txapelketa, bertso saioa eta trikitilariak.

Aipagarria da bihar egingo den erlojuaren aurkezpena ere. 1830etik San Martin egoitzan egon den erlojua berritu egin dute, eta egoitzaren kanpoan jarri.