Jolasaren bidez, hausnarketarako beta eskainiko dute haur filosofia tailerrek
2024/09/30
Azpeitiko Udalak, Jakinmin elkartearekin batera, haurrentzako filosofia tailerrak antolatuko ditu 2024-2025 ikasturtean ere. Urrian hasiko dira, eta martxora arte, sei saio izango dira guztira. Hilean behin elkartuko dira partaideak, larunbatez, Basazabal jauregian. Jolasaren bidez, pentsatzeko eta hausnartzeko denbora hartzea da haur filosofia tailerren helburua.
Azken urteetako arrakasta ikusirik, bi talde sortu nahi dira aurten, ikasleen adina kontuan izanda: LH 3 eta LH 4ko ikasleentzat talde bat, 16:00etatik 17:30era, eta LH 5, LH 6 eta DBHkoentzat bestea, 17:30etik 19:00etara.
EGUNAK:
· Urriak 19
· Azaroak 9
· Abenduak 14
· Urtarrilak 11
· Otsailak 8
· Martxoak 15
Taldearen dinamika ez apurtzeko, izena ematen duenari saio guztietara joateko konpromisoa hartzeko eskatuko zaio.
Izena emateko honako inprimakia bete beharko da. Informazio gehiago Udaleko Hezkuntza Zerbitzuan edo 943 255006 telefonoan.
