Jolaserako espazio handiagoa barruan
2024/09/18
Ikasturte berria barruan jolaserako eta bestelako ekintzetarako espazio gehiago dutela hasi dute Karmelo Etxegarai ikastolan. Euskal Herria auzoko eraikinean, hau da, Haur Hezkuntzako haurrak hartzen dituen eraikinean, beirazko egitura forjatua jarri du udalak. Lehiaketara atera zuen obra, eta 118.600 euroan esleitu zuen.
