Machine translation

Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

2023/11/03
Jordi Savall eta Les Concert des Nations ikustera joateko autobusa, doan

Kursaal Eskura egitasmoari esker, autobusa egongo da Jordi Savall zuzendariak eta Le Concert des Nations orkestrak Donostiako Kursaalen eskainiko duten kontzerturako. Kontzertua azaroaren 14an, asteartea, izango da, 19:30ean. Hara joateko autobusa, berriz, 18:15ean aterako da anbulatorio aurretik. Autobusa doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea, azaroaren 8a baino lehen. Izena emateko, kultura@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943157068 zenbakira deitu behar da.