Machine translation

Joxe Anjel Aristi udaltzainburuak erretiroa hartu du eta Nagore Alkorta alkateak egindako lana eskertu dio

2020/03/10
Joxe Anjel Aristi udaltzainburuak erretiroa hartu du eta Nagore Alkorta alkateak egindako lana eskertu dio

37 urte baino gehiagoz Azpeitiko Udalaren eta herriaren zerbitzura lanean aritu ostean, Joxe Anjel Aristik, azken urteotako udaltzainburuak, erretiroa hartu du.

Hala, pasa den ostiralean, ohiturari jarraituz, Nagore Alkorta alkateak erlojua oparitu zion Udalaren izenean: "Udaltzainen eta udaltzainburuen lana ez da erraza askotan, ezta eskertua ere, baina guk urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana errekonozitzeko eta eskertzeko aprobetxatu nahi dugu momentua", adierazi zion.