Bekaren irizpideak
Aurtengo deialdiko proiektuak baloratzeko irizpideak honakoak izango dira:
- Taldekide guztietatik euskaldunen gutxienengo kopurua %50ekoa izan behar du.
- Egin nahi den jardueraren kalitatea.
- Entitateak bere jarduera-eremuan agertu duen ibilbidea, jarraipena eta egonkortasuna.
- Partaide-kopurua eta jardueraren iraupena eta zabalkundea.
- Jardueraren finantziazioa.
- Jarduera antolatzeko azpiegitura eta giza-baliabideak.
- Kirol eta gizarte-mailan jarduera horrek duen interesa.
- Antzeko kirol programa edo eskaintzarik ez egotea.
- Jarduera hori kualifikatutako pertsonal teknikoak garatzea.
Aurkeztutako proposamenak ireki aurretik, goian aipatutako irizpideak objektiboki baloratuko dira.
Proiektuaren aurkezpena
Proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a izango da (egun hori barne). Eskari-instantziak, Azpeitiko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak, eta ondoren zehaztutako agiriekin batera:
1.- Diruz laguntzea eskatu den proiektu edo jardueraren ardura duen ordezkari edo pertsonak eskari-instantzia ofizialaren atal guztiak bete beharko ditu, eta horri Nortasun Agiriaren fotokopia erantsi eta proiektuan partaide izango direnen federazioko baimena.
2.- Egin nahi den proiektuaren Oroitidazkia, hari dagokion aurrekontuarekin batera, bai paperean baita euskarri informatikoan ere.
