Juan Antxieta Musika Eskola eta Udal Musika Bandak Hazparneko Anaitasunaren Kontzertu Handian hartuko dute parte
2023/04/19
Larunbatean, apirilaren 22an, 18:00etan, Hazparneko Mendeala aretoan Anaitasunaren Kontzertu Handia egingo da Soinubilak Hazparne-Azpeitiko anaitasunaren komiteak eta Idiak Pañak antolatuta. Kontzertuan izango dira Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolako kideak eta Azpeitiko Udal Musika Banda. Kontzertuaren ehen zatian Soinubilak eta Juan Antxieta Musika Eskola arituko dira. Ondoren, Azpeitiko Udal Musika Bandaren txanda izango da. Gaualdian, 200 musikaritik gorak hartuko dute parte. Kontzerturako sarrera doan izango da.
Kontzertu honetako elkarlana Azpeitia eta Hazparneren senidetzaren baitan sortutako harreman sarearen ondorioz sortua da. Aurrez ere, Azpeitiko eta Hazparneko talde edo eragileen artean hainbat ekintza gauzatu izan dira.
