Karnabalak iristear direla eta, erakusleihoak apainduta eta erosketa bonoen zozketa abian
2020/02/10
Gero eta gutxiago falta da Karnabalak iristeko, eta Azpeitian, Udalarekin elkarlanean, saltokiek erakusleihoak atondu eta jaiarekin loturiko zozketa jarri dute abian.
Otsailaren 10etik Karnabalak bitartean, Bertan Merkatari Elkarteko saltokietan erosketan egiten dituztenek zozketa batean parte hartu ahal izango dute. Erosketa egite hutsagatik, datuak bete 60€ko 15 erosketa bonoren zozketan hartuko dute parte.
Aldi berean, saltoki ugarik bere erakusleihoa Karnabal ukituz apainduko dute, festaren magia kaleetan zabalduz. Aurtengoan ere, Belen Zendoiak eginiko diseinuak ikusi ahal izango dira 24 saltokitan urteetan landuriko trajeak.
