Machine translation

Karnabaletarako paperezko mozorroak prestatzeko tailerra izango da otsailaren 24an

2019/02/12
Karnabaletarako paperezko mozorroak prestatzeko tailerra izango da otsailaren 24an

Hilero Ekoetxean antolatzen diren familia ekintzen baitan, otsailaren 24an, igandean paperezko mozorroak egiteko tailerra izango da. Ekintza 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gurasoentzako izango da. 11:00etatik 13:30 arte izango da saioa eta plaza mugatuak daudenez, aurrez izena eman beharko da. Horretarako, museo@ingurugiroetxea.org-ra idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.