Machine translation

Kirol azpiegituren eskaintza, gero eta zabalagoa

2024/04/26
Kirol azpiegituren eskaintza, gero eta zabalagoa

Kirol azpiegitura berria dauka Azpeitiak: kalistenia parkea. Kirol horretan aritzen diren hainbat herritarrek eskatu zioten parkea udalari, eta dagoeneko erabilgarri dago. Atzo egin zuten aurkezpena Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kiroletako batzordeburuak eta kalistenian aritzen diren bi herritarrek.


Oteizaren esanetan, herritarrei herrian bertan ahalik eta kirol desberdin gehien egiteko aukera eman nahi die udalak. “Orain dela bizpahiru urte, skateparka egin genuen hemendik gertu. Horrez gain, igerilekuan, kiroldegian eta abar ere hainbat hobekuntza egin ditugu eta egingo ditugu, bai kirol eskaintza zabaltzeko, bai kirola egiteko aukera gehiago emateko”.

Aurkezpena2

Norbere pisua baliatuz egiten da kalistenia, eta, ariketen bidez, indartu egiten dira giharrak. Azpeitiko kalistenia parke berria dagoeneko probatu dutela, eta oso gustura daudela esan zuten kirolariek, ariketa ugari egiteko aukera ematen duelako.