Kirol Herriren banakako finalak, larunbatean, Azpeitian
2026/03/26Korrika herritik igaro ostean, martxoaren 28an, 19:00etan, Kirol Herriko banakako finalak jokatuko dituzte Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Sei aizkolari eta sei harri-jasotzaile ariko dira lehian, emakumezkoen eta gizonezkoen mailetan.
Sustraia Kirol Ekitaldiak antolatu du ekitaldia, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Atzo egin zuten aurkezpena, udaletxean. “Azpeitia ez da kasualitatez aukeratutako egoitza. Herriak kirolarekin, kulturarekin eta euskal nortasunarekin duen lotura estuak testuinguru ezin hobea eskaintzen dio final honi”, esan zuten antolatzaileek.
Honako kirolari hauek iritsi dira finalera:
Aizkolariak
Gizonezkoak
- Julen Alberdi Txikia IV
- Mikel Larrañaga
- Hodei Ezpeleta “Bihurri”
Emakumezkoak
- Nerea Arruti
- Oihana Fernández Barrena
- Uxue Ansorregi
Harri-jasotzaileak
Emakumezkoak
- Malen Morandeira
- Ainitze Zumeta
- Ane Antxutegi
Gizonezkoak
- Mikel Lopetegi “Urra”
- Gari Garmendia
- Beñat Telleria
