Kirol instalazioetan aldaketak izango dira abuztuan
2023/08/03
Urtero bezala, abuztuko lehen egunak erabiliko dira 6 kaleko igerilekuko eta igerileku txikiko beharrezko mantentze lanak egiteko. Hori horrela, abuztuaren 13ra bitartean ez dira erabilgarri egongo instalazio horiek. Igerilekuko gainontzeko zerbitzuak (gimnasioa eta sauna) erabilgarri egongo dira, abuztuko ordutegian.
Abuztuko ordutegia
Astelehenetik larunbatera: 9:00-13:00 / 16:00-20:00
Igande eta jai egunetan: 9:00-14:00
Bestalde, kirolegia ere itxita egongo da abuztuaren 13ra bitartean. Gainontzean, urteko egutegian egongo da irekita.
Azkenik, gogoratu kanpoko igerilekua irailaren 10era arte irekita dagoela, egunero, 11:00tatik 20:00tara.
