Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kirol Patronatuko hobariak jasotzeko abenduaren 13a baino lehen eguneratu behar dira agiriak

2022/12/07
Kirol Patronatuko hobariak jasotzeko abenduaren 13a baino lehen eguneratu behar dira agiriak

Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidetzan 18 urtetik gorako ikaslea izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errentagatik hobariak jasotzen dituztenek, abenduaren 13a bitartean agiriak eguneratu beharko dituzte datorren urteko kuotetan hobariak jasotzen jarraitzeko. Hori egin ezean, hobaria jasotzeari utziko diote.

Agiriak igerilekuetako harreran edo adminisigerilekua@azpeitia.eus helbide elektronikoaren bidez aurkez daitezke.