Machine translation

Klima Aldaketaren Astearen baitan bi tailer izango dira asteburuan, Ekoetxean

2019/03/06
Klima Aldaketaren Astearen baitan bi tailer izango dira asteburuan, Ekoetxean

Klima Aldaketaren Astea da aste honetan. Hori dela eta, Ekoetxeak bi ekintza antolatu ditu astebururako. Larunbatean, material birziklagarria erabiliz musika tresnak egiteko tailerra egingo da, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Ekoetxean. Igandean, berriz, 11:00etatik 13:00etara, energiarekin jolasean arituko dira, eta eguzki energiarekin lotutako jolasak egingo dituzte. 

Ekintza hauek, hilean behin antolatzen diren ekintzen baitan antolatu dira, eta haurrek guraso edo arduradun batekin joan behar dute. Bihar, martxoak 7, izango da izena emateko azken eguna: museo@ingurugiroetxea.org-ra idatzi edo 943 81 24 48 telefono zenbakira deituta.