Machine translation

Klima larrialdi egoera deklaratzeko mozioa onartu du Udalak

2019/10/02
Klima larrialdi egoera deklaratzeko mozioa onartu du Udalak

Azpeitiko Udalak, atzo, urriak 1, egin zuen hileko ohiko plenoan, klima larrialdi egoerari buruzko mozioa onartu zuen, aho batez. Honakoa dio mozioak: 

1. Azpeitiko Udalak, beste erakunde batzuk abiatuta duten bideari jarraituz eta komunitate zientifikoaren naiz ekologistaren deiari erantzunez, mundu mailako klima larrialdi egoera deklaratzen du, eta ikuspuntu horretatik lan egiteko konpromisoa berresten du.


2. Azpeitiko Udalak, Eusko Jaurlaritzak deklaratu berri duen larrialdi klimatiko egoerarekin koherentea izanik, honi aurre egiteko beharrezkoa den karbonogabetze prozesua 2040. urtera aurreratzeko moduko plangintza eta politikak abian jartzea exigitzen du.

3. Azpeitiko Udalak, bere eskumenen baitan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzeko konpromiso irmoa adierazten du eta 4/2019 Jasangarritasun Energetikoaren Legearen garapena udalerrira egokitzeko konpromisoa hartzen du. Hala, 2016tik abian den Udal Energia Plana berrikusi eta, behar bada, egokituko dugu.

4. Klima larrialdiari aurre egiteko ingurumenaren babesa eta jasangarritasuna helburu dituen politikak erdigunean jarriko ditu udalak, eta bere lan dinamiketan zeharlerro gisa landuko ditu. Era berean, gaur egun abian diren proiektuak indartzeko eta zabaltzeko lanean jarraituko du.

5. Onartutako mozio hau Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari bideratuko dio Udalak.