Klima larrialdiaz ohartarazteko, Azoka Plazako argirik ez da piztuko gaur
2019/09/27
Klimaren aldeko nazioarteko greba eguna da gaur. Fridays for Future gazte mugimenduak egin du deia eta haiekin bat egin dute ingurumenaren esparruan ari diren dozenaka eragilek.
Klima larrialdiaz ohartarazteko deiarekin bat egin nahi izan du Udalak eta hori dela eta, gaur gauean Azoka plaza ez da argiztatuko. Keinu horrekin, herritarrak ere munduak bizi duen larrialdi egoeraz ohartarazi nahi ditu.
