Itzulpen automatikoa / Machine translation

Komunen eraberritzea, hausnarketarako bide

2024/12/19
Komunen eraberritzea, hausnarketarako bide

Berritu beharrean zeuden Sanagustin kulturguneko komunak, eta premia hori herritar guztientzat espazio seguru, funtzional, erabilgarri eta erosoa lortzeko saiakera bihurtu du udalak. Hala, Parekidetasun eta Hirigintza Sailek, Kulturazek, Emakumeen Txokoak, Eihera kooperatibak, Marea Urdinak eta Oncek komunek izan beharreko diseinuaren gaineko hausnarketa egin dute.


Gogoeta horren ostean, erabaki hauek hartu dira:

• Komun bakar bat egin da, espazioa aprobetxatzeko, irisgarritasuna bermatzen duen komun egokitua egiteko eta herritar ororentzako sarbidea errazteko.
• Genero desorekak, arriskuak, segurtasun falta sentsazioak, deserosotasunak eta abar lantzeko tartea hartu da, eta bost komun itxi egitea erabaki da (horietako bitan bi pixaleku jarri dira, bata eserita eta bestea zutik egitekoa). Bestalde, komunetako bat behar bereziak dituztenentzako egokitu da. Ateak eta espazioak guztiz itxiak izango dira, erabiltzaileen intimitatea babesteko.
• Komun guztietan jarri dira iturriak higiene eta osasun beharrak asetzeko, eta, bereziki, gero eta ohikoagoak diren hileroko kopen erabilera errazteko.
• Herritar ororentzat irisgarriak izateko, komun bakoitzaren barruan dagoenari buruzko informazioa piktogramen bidez eta brailez adierazi da. Irakurtzeko tamaina egokian egotea ere bermatu da, baita kontraste egokiak izatea ere, batez ere, ikusmen urritasuna duten herritarrengan pentsatuta.
•Umeen aldaleku bat ere jarri da komunen kanpoaldean.

Aldaketa txikiak izanagatik, komun publikoen erabileraren inguruko hausnarketa egiteko balio izan du egitasmoak, nola eta nondik pentsatzen ditugun, norentzako pixalekuak diseinatzen ditugun, behar bereziak dituzten herritarrek zein zailtasun dituzten…