Lanen eraginez, itxita egongo da anbulatorio ondoko zubia
2024/01/22
Aurrera jarraitzen dute anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanek. Urtarrilaren 8tik, itxita dago 1766ko Matxinada kalea. Orain, zubian bertan hasiko dira lanean, eta itxita egongo da. Aurreikuspenen arabera, martxoaren bukaerara arte iraungo dute lanek.
