Machine translation

Lehen eta promozio mailako partidak jokatuko dira Izarraitz Pilotalekuan, urtarrilaren 3an

2019/12/19
Lehen eta promozio mailako partidak jokatuko dira Izarraitz Pilotalekuan, urtarrilaren 3an

Promozio eta lehen mailako pilota partiduak antolatu dituzte urtarrilaren 3an, 22:00etatik aurrera. Dagoeneko sarrerak salgai dira www.entradasfronton.com webgunean. 


Izarraitz pilotalekuak, beste behin, esku-pilota profesionaleko jaialdia hartuko du. Alberdi eta Egiguren V.a herritarrak, elkarren aurka ikusteko aukera izango dute pilota zaleek urtarrilaren 3an, 22:00etatik aurrera Izarraitz Pilotalekuan.

Promozio eta lehen bailako binakako bi partidaz gozatzeko eukera izango da. Binakako promozio txapelketaren baitan Alberdi eta Salaverria, Egiguren V.a eta Erostarberen aurka arituko dira. Horren ostean, Bengoetxea VI eta Marizkurrena, Altuna III eta Ladis Galarzaren aurka arituko dira.

Jaialdia ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude entrdasfronton webgunean. Kantxako sarrerek 25€ balio dute eta goiko palkokoek 20€. Sarrerak Izarraitzeko takillan eskuratu nahi dituztenek, egunean bertan 18:00etatik aurrera izango izango dute aukera. 16 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute.

Ilunpe Pilota Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatzen dituzten urteko lehen jaialdia izango da, herriko pilota zaletasunak bizi duen momentu onaren adierazle.