Itzulpen automatikoa / Machine translation

LGTBI+ topaketa irekia egingo dute urriaren 3an

2024/09/27
LGTBI+ topaketa irekia egingo dute urriaren 3an

“Beharrik haundiyena kolektibizaziyun ikustet, elkar juntatzie ta ikustie ze behar dauzken, ez indibidual bezela, kolektibuen juntatzie ta ikustie ze behar dauzkeun. Zaintza sariek sortzie elkarren artien ta hortik abiatzie politikak sortzen”. Oihu bat isiltasunean liburuan ageri den aipuetako bat da.

Azpeitiko Udalak ekainean aurkeztu zuen herriko LGTBI+ errealitateen erradiografia biltzen duen lana, eta diagnosian parte hartu zutenen artean errepikatu zen ideietako bat horixe izan zen: kolektiboko jendeak ez duela elkar ezagutzen, herrian ez dela egon harremantzeko, elkarrren beharrak ezagutzeko edo saretzeko topagunerik.


LGTBI+ diagnosiarekin batera, aurrera begirako ekintza plan bat ere osatu zen, eta plan horretan jaso zen LGTBI+ pertsonak elkartzeko eta saretzeko programazioa antolatzeko premia zegoela Azpeitian. Hala, urriaren 3rako antolatu dute LGTBI+ topaketa irekia. Emakumeen Txokoan izango da, 18:30ean, eta nahi duen oro dago gonbidatuta. Izena eman beharrik ez da egongo.

Udalak Eihera kooperatibaren bidez osatu du LGTBI+ errealitateen diagnosia, eta kooperatiba horretako Kattalin Minerrek dinamizatuko du saioa.