Itzulpen automatikoa / Machine translation

Madalenako baselizaren ingurua eraberritzen ari da udala

2022/12/19
Madalenako baselizaren ingurua eraberritzen ari da udala

Azpeitiko Udalak Madalena auzoko baselizaren ingurua eraberritzeko lanak hasiak ditu. Eremu hori berreskuratu eta egokitzeko helburuz abiatu ditu obrak. Madalenako baseliza eta ospitalea ondare babestuak dira eta horiek balioan jarri eta ingurua erakargarriago egitea da helburua.

Aurrez, lehiaketa publikoa egin du obra esleitzeko eta Art eraikuntzatk SL enpresak irabazi du. Hala, hiru hilabeteko epean egingo ditu obrak. Udalak ingurua egokitu eta ondarea balioan jartzeko 170.263,77€ inbertituko ditu.