Mailegu hipotekarioen inguruko hitzaldia eskainiko da ostegunean, Basazabalen, 19:00etatik aurrera
2019/11/25
Azpeitiko Udalak mailegu hipotekarioen inguruko hitzaldia antolatu du ostegunerako, azaroaren28rako. Etxebizitza babestuak erakitzeko jarritako politiken baitan, herrian mailegua eskatzeko bidegurutzean aurki daitezkeen herritarrak informatzea da hitzaldiaren helburua. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Basazabalen eta irekia izango da. Hitzaldian zehar mailegu bat eskatu beharrean aurkitzen diren herritarrei maileguen inguruko informazioa eman eta kotzeptuak argitzea da asmoa.
Luis Perez Atxega aholkulari oriotarrak eskainiko du hitzaldia, eta mailegua eskatu aurretik zer jakin behar den argitzen saiatuko da; tartean, interes finko eta aldakorra zer diren eta beharrezkoa aurrezkiaren inguruko xehetasunak ere azalduko ditu.
