Marrazketa artistikoa eta margolanak, puntua, joskintza eta arteterapia helduentzat tailerrak eskainiko dira
2022/10/14
2022-2023 ikasturtean Damaso Azkue auzunean udalak duen lokalean eskulan ikastaro ezberdinak emango dira. Ikastaro horietan izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago behar duten herritarrek ikastaro bakoitza emango duenarekin jarri beharko du harremanetan.
Ikastaroak
1. Marian Alberdik marrazki artistiko eta margolan tailerra eskainiko du. Saioak astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Alberdiren ikastaroan parte hartu nahi dutenek 663 589 985 telefono zenbakira deitu beharko dute.
2. Puntu ikastaroa Mari Angeles Ibaetak zuzenduko du, eta saioetan parte hartzen dutenek, besteak beste, gurutze puntua, puntua eta makinako bordatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean. Ibaetarekin harremanetan jartzeko, 657 799 460 telefonora deitu behar da.
3. Lucia Sanchezek joskintza tailerrean teknika ezberdinak landuko dituzte parte hartzaileek, eta saioak ostiraletan izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Taldea osatuz gero bastidoreekin lan egiten ikasiko dute (astearteetan). Lucia Sanchezekin harremanetan jartzeko 608 574658 telefono zenbakira deitu beharko dute.
4. Aurten, eta berrikuntza moduan, helduentzat arteterapia tailerra eskainiko du Margi Egiguren arteterapeutak. Arteterapia tailerra astearte arratsaldeetan eskainiko da. Tailer honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik ezer jakitea, ezta gaitasun artistikorik izatea ere, helburua ez bai da estetikoa. Helburua egoera emozional bat aurkitzea da, pribatasuna eta segurtasuna oinarri izanik, adierazmenari bide emateko. Ikastaro horretan parte hartu nahi duten herritarrek 618 542230 telefono zenbakira deitu beharko dute.
