Machine translation

Gizarte, kirol eta kultur arloko elkarteek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak

2024/05/23
Gizarte, kirol eta kultur arloko elkarteek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak

Azpeitiko Udalak, herriko gizarte, kultur eta kirol elkarteeen lana sustatu eta laguntzeko asmoz, hainbat dirulaguntza lerro jarri ditu martxan. Guztira 320.500 euro bideratuko ditu laguntza horietara.


1. Gizarte-zerbitzuen eremuko laguntzak. 122.000 €

  1. Elkarteentzako dirulaguntzak, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan jarduerak egiteko. 31.000 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 7.
  2. Gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloko elkarteak mantentzeko dirulaguntzak.11.000 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 7.
  3. Elkarteentzako dirulaguntzak, herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko. 68.000 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 7.
  4. Nazioarteko lankidetzan borondatez parte hartzen duten pertsonentzako dirulaguntzak. 2.000 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 7.
  5. Larrialdi-egoeretan ekintza humanitarioak eta puntualak egiteko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. 10.000 €. Abenduak 1.

2. Kiroletako dirulaguntzak. 95.000 €

  1. Azpeitiko kirol-klubei zuzendutako kirol-arloko dirulaguntzak

    1. Kirol-kluben jarduera arrunta eta egitura garatzeko dirulaguntzak. 43.000 €. Eskaera egiteko epea: urriak 25.
    2. Kirol-klubek osasun-azterketak egiteko dirulaguntza. 6.000 €. Eskaera egiteko epea: urriak 25.
    3. Kirol-kluben kualifikazio teknikoa garatzeko dirulaguntza. 6.000 €. Eskaera egiteko epea: urriak 25.
  2. Eskola-kirola: eskola-kiroleko tokiko programak finantzatzeko dirulagutzak. 40.000 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 3.

2. Kulturako dirulaguntzak. 103.500 €. 

  1. Azpeitiko kultura-elkarteei zuzendutako urteko programak edo kultura-jarduerak finantzatzeko dirulaguntzak. 47.500 €. Eskaera egiteko epea: ekainak 24.
  2. Azpeitiko herrian egingo diren herri festetako programen garapena finantzatzera zuzendutako dirulaguntzak. 56.000 €. Eskaera egiteko epea: festa eguna hasi baino hilabete lehenago.