Martxoaren 4an zabalduko dute igeriketako ikastaroetan izena emateko epea
2024/02/26
Martxoaren 4tik 8ra bitartean izango da hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Hiruhileko horretan, haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko dute, larunbatetan.
Haurren igeriketako hirugarren hiruhilekoa 2024ko apirilaren 8an hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Bigarren hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute, eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten edo ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute. Izen-emate berrietarako, orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira (baldin eta izen-emateak eskainitako plazak baino gehiago badira).
Talde berriak adin eta mailaren arabera antolatuko dira, eta kontuan hartuko dira bigarren hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.
Larunbatetan, haurtxo txikiak
Horrez gain, hiruhileko horretan, haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, 7 hilabetetik 2 urtera bitarteko haurrentzat. Ikastaroa apirilaren 13tik ekainaren 29ra arte izango da, larunbatero (hamabi saio). Ikastaro horretarako izen ematea egiteko, izen emate orriak bete eta harreran itzuli beharko dira.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
