Itzulpen automatikoa / Machine translation

'Matriuska' antzezlanarekin hasiko da gaur Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa

2020/10/29
'Matriuska' antzezlanarekin hasiko da gaur Euskal Antzerki Topaketen 38. edizioa

Larunbatean izatekoa zen Kaskarot antzezlana bertan behera gelditu da osasun arazoak tarteko. Udalak aurrerago obra hori herrian eskaintzeko aukera aztertuko du. Gainontzeko antzezlanetarako sarrerak online salgai daude. 


Gaur 19:30ean, Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aaktoreen 'Matriuska' obrarekin hasiko dira 38. Euskal Antzerki Topaketen edizioa. Ttak Teatroaren eta Kamikaz Kolektiboaren Matriuska antzezlanean aurkikuntza baten aurrean dauden bi zientzialari dira aktoreak, eta, umorez, ezustekoz betetako bidaia bat egingo dute.

Bihar, berriz, Erlauntza (Vaiven Produkzioak) komediako aktoreak izango dire taulagainean. Obra honetarako sarrera guztiak salgai jarri eta egun gutxira agortu ziren. 

Igandean,  Xake Produkzioak-en Fadoak entzuten zituen gizona izango da ikusgai.

 

Kaskarot antzezlana, bertan behera

Larunbatean izatekoa zen ATX teatroaken Kaskarot obraren emanaldia bertan behera geldituko da momentuz, osasun arazoak tarteko. Hala ere, Udalak aurrerago antzezlan hori eskaintzeko aukera aztertuko du.