Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte -eta osasun- arreta emateko ikastaroan izen ematea ireki da
2023/01/31
Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen Sartu elkarteak, Lanbideren bidez, mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko ikastaroa antolatu du berriro. Ikastaroko saio teorikoak otsailaren 22an hasi eta uztailaren 28an amaituko dira eta 370 orduko iraupena izango du. Arlo teorikoa bukatu ondoren, saio praktikoak egingo dituzte. Ikastaro gaindituta, profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute parte hartzaileek.
Ikastaroa astelehenetik ostiralera 15:00-18:00 bitartean eta hamabostean behin 9:30-14:30 izango dira. Ikastaroan partehartzeko Lanbide-ren bidez eman behar da izena. Ikastaroan partehartzeko lehentasuna langabetuek edo lan aldi murriztuan daudenek izango dute.
Ikastaroa honen helburua mendekotasuna duten pertsonen zaintzan beharrezko den gaitasun profesionala lortzea da.
Bestalde, “Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III – UE3” proiektuaren barruan maiatzean bigarren ikastaro bat antolatuko da. Ikastaro hau goizeko ordutegian egingo da.
Informazio gehiago hezkuntza@azpeitia.eus helbidean edo 943 255006 telefonoan.
