Machine translation

Mirari Uriari futbolariari harrera egin dio Udalak

2022/09/08
Mirari Uriari futbolariari harrera egin dio Udalak

Mirari Uria futbol jokalari azpeitiarrari harrera egin dio Azpeitiko Udalak. Realeko jokalariak denboraldi ederra egiteaz gain, Europako eta Munduko Txapelketa irabazi ditu udan, eta udal ordezkariek zoriondu nahi izan dute. Harreran izan dira, Nagore Alkorta Alkatea, Idoia Arrizabalaga Berdintasun zinegotzia eta Egoitz Arruti Kirol zinegotzia. Uria pozik agertu da egiten ari den ibilbidearekin eta lortutako emaitzekin: "Duela urtebete hau guztia gertatuko zela esan balidate, ez nuela sinetsiko", azaldu du lortutako bi medailak eskuan zituela.

Alkortak, zoriontzeaz gain eskertu ere egin nahi izan du: "Lortutako guztia izugarria da, eta zorionak egiten ari zaren ibilbide guztiagatik. Haur eta gazte askorentzat eredu zara, kirola eta futbola gustuko duten neska askoren eredu. Horregatik eskertu eta lanean jarraitzera animatu nahi zaitugu".