Itzulpen automatikoa / Machine translation

Nagore Alkorta: “Herritarrei aurrez aurre eta gardentasunez azaldu diegu proiektua eta gustura gaude emaitzarekin”

2022/10/12
Nagore Alkorta: “Herritarrei aurrez aurre eta gardentasunez azaldu diegu proiektua eta gustura gaude emaitzarekin”

Atzo arratsaldean, Azpeitiko Soreasu antzokian beteta zela Azpeitiko Udalak herritarrentzako batzar irekia egin zuen, Statkraft enpresak eskualdean duen Piaspe parke eolikoaren proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Bertan izan ziren enpresako ordezkariak, azalpenak ematen udalak gonbidatuta. Batzarreko bideoa, albistearen barruan, ikusgai. 


Batzarra bukatzean, “gustura” agertu zen Nagore Alkorta hedabideen aurrean: “Gaur artean daukagun informazioa herritarrei aurrez aurre eta gardentasunez azaldu diegu eta gustura gaude emaitzarekin”. Soreasu antzokia bete egin da eta gustura azaldu da asistentziarekin: “Azpeitiarrei informazioa eskaintzeaz gain zalantzak argitzeko momentua izan da gaurkoa eta helburua bete dugu”. Galdera erantzunen tartean kezka agertzea “normala” dela gaineratu du: “Oraindik azkarregi da proiektuaren inguruan iritzi eratu bat izateko. Gaur azaldu diegu informazio eta oraindik ere ez dago ezer ziurrik, proiektua aurrelanketa fasean dagoelako. Normala da kezka gainjartzea ezjakintasunean”. Baina trantsizio energetiko heldu beharreko erronka dela azpimarratu du.

Aurrera begira, energiaren arazoari eta trantsizio energetikorako bidea egiteko lanean jarraituko duela Azpeitiko Udalak gaineratu du. Piaspe proiektuaren baitan, herriko eragileekin bilera erronda bat hasiko duela ere aurreratu du: “Enpresekin, inguruko bizilagunekin, eragilekin… elkartuko gara hitz egiteko eta proiektua aztertu, partekatu eta erabakitzeko bidea egin beharko da, proiektuak aurrera egiten badu”, zehaztu du.

 

Batzar informatiboa bideoan