Itzulpen automatikoa / Machine translation

Negozio berriak martxan jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdia abian da

2023/06/07
Negozio berriak martxan jartzeko ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdia abian da

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Diru laguntzaren xedea, Euskal Autonomi Erkidegoan beren lantokia ireki duten ekintzaileei diruz laguntzea da. Zehazki, inbertsiotarako eta gastuetarako laguntzak bideratzen dira. 


 

INBERTSIORAKO DIRU LAGUNTZA
2023ko urtarrilak 1etik aurrera egindako inbertsioak lagunduko dira diruz. Horretarako, ekintzaileak 5.000€-ko (BEZ kanpo) inbertsioa egin beharko du, 3.500€-ko laguntza jaso ahal izateko. Zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean, eta beste %15, baldin eta emakumea bada.

 

GASTUETARAKO DIRU LAGUNTZA

Gizarte Segurantzako autonomo kuotak, aholkularitza gastuak, publizitatea, alokairua... ordaintzeko laguntzak dira. Diru laguntzaren onuradun izateko, ekintzaileak enpresa berria eratu beharko du 2022ko azaroaren 1etik 2023ko urriaren 30a bitartean. Gehienez, 2.500€tako laguntza jasoko da eta zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzaileak 18 eta 30 urte artean baditu eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada.

Bi dirulaguntzak bateragarriak dira bata-bestearekin eta onuradunek urriaren 30a arteko epea izango dute eskaerak egiteko. Diru laguntza hauek, enpresaburu, banako profesional eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideei zuzendurik daude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloarekin, Alazne Larrañaga 688 71 87 77 eta Ione Eizagirre 688 601 299.