Itzulpen automatikoa / Machine translation

Negozio ideia batetik abiatuta enpresa bat sortzeko formazioa eskainiko da Lanzituz egitasmoaren bidez azarotik aurrera

2022/10/24
Negozio ideia batetik abiatuta enpresa bat sortzeko formazioa eskainiko da Lanzituz egitasmoaren bidez azarotik aurrera

Azaroan 2an emango zaio hasiera 7 saioz osaturiko 'Ideatik enpresara' formakuntzari. Ikastaroaren helburua da ekintzaileak bere ideia/proiektua aztertzeko aukera izatea eta horrez gain, enpresa bat abian jartzeko eman beharreko pausuak ezagutu eta ondorengo kudeaketari loturiko ezagutzak bereganatzea. Formakuntzaren inguruan informazio gehiago nahi duenak edota izena emateko Iraurgi Berritzenekin jarri behar da harremanetan, telefonoz 688 601 299 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea) eta Iraurgi Berritzenek hartzen dute parte.