Itzulpen automatikoa / Machine translation

Nuarbeko festen aurretik, auzo lokalaren inaugurazioa

2025/06/05
Nuarbeko festen aurretik, auzo lokalaren inaugurazioa

Ekainaren 14an hasiko dituzte Trinitate jaiak Nuarben, 16:00etan botako duten txupinazoarekin. Aurrez, ordea, bada beste ekitaldi berezi bat ere: auzo lokalaren inaugurazioa. Ekainaren 12an, osteguna, 19:00etan irekiko dute lokala, auzotarren topagune izateko helburuarekin.


Udatxo artistak egindako murala ere prest egongo da inauguraziorako. Nuarberekin zerikusia duten elementuekin osatu du lana artistak, auzo lokalaren kanpoaldean.

Festei dagokienez, era guztietako ekitaldiak izango ekainaren 14tik 16ra bitartean. Larunbatean izango den sokamuturrerako autobusa jarriko du udalak: 16:30ean abiatuko da Azpeitiko anbulatorio aurretik eta 19:30ean izango du itzulerako ordua Nuarbetik.

 

EKAINAK 12, OSTEGUNA

19:00 Auzo lokalaren inaugurazioa

EKAINAK 14, LARUNBATA

16:00 Txupinazoa
17:00-19:00 Sokamuturra
19:00 Kantujira poteoa
20:30 Herri afaria
23:00 Kontzertua

EKAINAK 15, IGANDEA

11:00 Gazteen pilota partida
13:00 Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolaren emanaldia. Honekin batera, urtero herriari eta bisitariei eskaintzen zaien luntxa
17:00-19:00 Puzgarriak
18:00-19:00 Magoa. Jarraian, afal aurretik eta afal ondoren, trikitilariekin erromeria

EKAINAK 16, ASTELEHENA

17:30 Ume jolasak, tailerrak eta txokolatada
21:30 Trikitilariekin erromeria