Nuarbeko Trinitateetara joateko autobusa antolatu du udalak
2023/06/01
Asteburuan, ekainaren 3tik 5era, izango dira Nuarbeko Trinitate jaiak. Hori dela eta, ekainaren 4rako, larunbaterako, autobus zerbitzu antolatu du Azpeitiko Udalak. Autobusa 16:00etan abiatuko da, Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta, bueltatzeko 19:30ean izango da autobusa Nuarben.
EKAINAK 3, LARUNBATA
16:00etan txupinazoa
16:30tik 18:30ra sokamuturra
19:00etan Kantujira poteoa.
20:30etan herri afaria
23:30 etan Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariekin erromeria
EKAINAK 4, IGANDEA
13:00etan Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolakoen emanaldia
Eta honekin batera urtero herriari eta bisitariei eskeintzen zaien Luntxa.
16:30tik 20:00ak arte puzgarriak
18:00 etan DJ Porru
Segidan, afal aurretik eta afal ondoren, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria
EKAINAK 5, ASTELEHENA
17:30ean umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada
Ilunabarrean Laja eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
